BERLIN
PRODUKTU VEGANUAK ETA EKOLOGIKUAK NUN EROSI
- VEGANZ
%100 supermerkau veganua!!!!!!!!!!!!!!!!!! :D
Bi denda daz (oingoz) Berlinen. Bat East Side onduan; Friedrichshain azuan, Warschauer Strasse 33-n. Oiñ dala gutxi, zapata veganuak saltzen dauien denda zabaldu daue "Veganz"-en: AVESU.
hasieran zuhaitzakin ez zan ikusten hor zauela, eta ixa bueltia emun giñun... |
bñ gerooo: PARADISUAAA |
"gaztai" beganua!! |
pizza beganua |
veganz-en erosi nauena |
kakau beganua |
- pasta de dientes (Lavera): 2,49€
- B12: 9,95€
- Crazy Rumors kakaua: 3,99€ bakoitza
- Crema de coco: 1,69€
- Gaztaia: 2,99€
- Galletak: 2,35€
- Sirope de agave: 6,49€
= 37,93€
Beganua bazare, holako supermerkauak daukien onena da ez zarela egon biar gauza bakoitzan osagaiak irakurtzen jakitxeko veganua dan edo ez :)
- BIO COMPANY
Ez da beganua, baina gauza beganuak badaz. Arazua hizkuntzan topau nauen, ze batzutan osagaiak irakurtzerakuan, bakarrik alemanez zazen, eta orduan, ez nauen ulertzen.
Baina bestela fruta eta barazkixak, ekologikuak die, eta osagairik ez danez irakurri biar... Gañera Euskal Herrixan baño merkiauak die orokorrian, ekologikuak ez dien fruta eta barazkixekin alderatuta, orduan, ekologikuekin alderatuta, zeresanik ez!!!
Ez dot ulertzen zela al dien izen Alemanian produktu ekologikuak Euskal Herrixan produktu ez ekologikuak bño merkiauak... Alemanen soldata hemengua baño altuaua danian!!
Zerbaitx erostera bazoiez, eta beste egun baten erositako kristalezko botella bueltatzen bozu, diru emuten dotzue, 15zentimo edo, bñ ezebe baño hobeto.. eta holan igual botella horreik berrerabili iñgo daue. (Bestela kristalezko botellak rezikletako 3 kontenedore daz, botellan kolorian arabera; berdea, txurixa eta marroia)
Telazko poltsak 0,78€ balixo zauen.
Kosmetikan, produktu vegano batzuk daukie: "Lavera" markak adibidez, gauza vegano asko dauko.
Pate veganuak: 0,99€ bakoitzak
- LUSH
Inglaterrako kosmetika organikua (ekologikua) da. Orduan, Inglaterran erostia urtetzen da merkiena.
Daukien produktu danak die vegetarianuak, eta horreitatik asko veganuak. (Produktu bakoitzian jartzen dau veganua dan edo ez!!)
%100 vegetarianua, eta %83a veganua :) |
bakoitzak 8,50€ |
- FRESH LINE (Fresh Organic Cosmetics)
Denda organikua da, baina ez dau jartzen expresamente beganua danik... nik más o menos osagaiak irakurritxa imajinau nauen baietz
0,156kg x 25,00 €/kg = 3,90
- REFORMHAUS QUENTIN GmbH (in Alexa)
Gauza begano eta organiko batzuk daz, baina begiratu iñbida, ze ez da dana beganua...
Hemen be Lavera markako kakaua erosi nauen, eta Bio Company-ko prezixo berdiña zaukon: 3,95€
Hemen be Lavera markako kakaua erosi nauen, eta Bio Company-ko prezixo berdiña zaukon: 3,95€
- (HELAUA: CAFFÈ E GELATO) Potsdamer Platz
Aukera batzuk laktosa barik daz, veganuak, azukar barik...
Arkaden zentro komertzial barruan dau, Postdamer Platz onduan
helau beganua |
- FESTIBALAK
Abuztuak 31an festibal begano bat egon zan, baina guk aste bat lenau edo bueltau giñen...
- KALEKO POSTUAK
Kaleko postuetan, jaboi beganuak saltzen daue batzutan; nik alexander platz-en, eta mauerpark-eko merkatuan ikusi nauen postu berdiña:
Jaboi txikixak, bakoitzak 1€ balixo zauen, eta haundixak (espiral-ak) 3€
VEGAN jartzen dau, eta gero osagaiak... igual osagai larrei dauko, baina dana ezin da eskatu
- POTSDAM-en denda eta jateko toki begano asko daz, eta kasu honetan, txokolatia, esne barik saltzen dauen denda bat zauen
ya zatitxo 1 faltan...hmmm |